AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kantabriara lekualdatu dute Julen Atxurra preso politikoa

1996an atxilotu zuten lekeitiarra. Duesora tokialdatu aurretik, hamazazpi urtez izan dute Frantziako Estatuko espetxeetan, eta Cadizen eta Aranjuezen ere eduki dute 2013az geroztik.

Aranjuezko kartzelatik (499 km) Santoñan (Kantabria) dagoen El Duesoko kartzelara (123 km) lekualdatu dute Julen Atxurra Pototo preso politiko lekeitiarra.

Puerto I espetxean zegoela, eta buruko isuria izan ondoren, Aranjuezko kartzelara lekualdatu zuten 2020ko ekainean. Hala ere, jakinarazi dutenez, Aranjuezen ez du behar bezalako osasun-arretarik jaso, eta etengabea izan da tratu txarra eta utzikeria funtzionarioen eta espetxeko zuzendaritzaren partetik.

Urtarrilean Espetxeetako Zuzendaritzak Kantabriako El Duesora eramango zutela iragarri zuen, baita bigarren gradura igaroko zutela ere. Ordutik esperoan egon ostean, gaur, maiatzaren 10ean, lekualdatu dute Kantabriara.

62 urte ditu Pototok, eta guztira 24 urte daramatza preso, Frantziako Estatuko espetxeetan igarotako urteak Espainiako Estatuan bete beharreko zigorretatik kentzeko eskaera atzera bota baitzion Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak.

Ondokoa izango da Atxurraren helbidea aurrerantzean:

Julen Atxurra Egurrola
Centro Penitenciario El Dueso
Avda. De Berriá, s/n
39740 Santoña (Cantabria)

Ez daude bakarrik
Jendetza elkartu da gaur Errotxapean, auzipetutako gazteei babesa emateko eta, erasoen aurrean, klase elkartasuna aldarrikatzeko. Iruñerriko atxiloketetatik 11 egun igaro diren honetan, gisa horretako errepresio eta jazarpen kasuak "guztion aurkako erasoak" direla esan dute mobilizazioan, eta, besteak beste, "jarduera politikoa" jartzen dutela jopuntuan. "Aukera bakarra", hala, "klase elkartasunaren bidez bat egitea" dela nabarmendu dute.