AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Karguekin aske utziko dituzte atzo Lekeition atxilotutako bi gazteak

Deustuko polizia-etxetik deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, bideo-konferentzia bidez. Behin-behinean aske geratuko dira biak, epaiketaren zain.

Gaua Deustuko (Bilbo, Bizkaia) polizia-etxean eman behar izan dute atzo, ekainaren 23an, Lekeition (Bizkaia) atxilotutako bi gazteek. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Ertzaintzak 07:00ak aldera hasi zituen miaketak haien etxebizitzetan, eta Deustura atxilo eraman zituen gero.

Biek deklaratu dute jada Espainiako Auzitegi Nazionalean, bideo-konferentzia bidez, polizia-etxetik bertatik. Karguekin, baina momentuz biak aske uztea erabaki du epaileak; dena den, epaiketaren zain geratuko dira, eta epaitegi batean sinatu beharko dute hamabost egunean behin.

Antza, iazko maiatzean ekintza batean parte hartu izana egotzi diete gazteei; Patxi Ruiz preso politikoa gose greban zegoenean egindako ekintza bati buruz ari da auzitegia, zenbait hedabideren arabera.

Atzo arratsaldean manifestazio jendetsua izan zen Lekeition, eta jende andanak adierazi zien klase elkartasuna bi gazteei.

Atxilotuei klase elkartasuna adierazi die jende ugarik Lekeition
Lekeition manifestazioa egin dute goizeko atxiloketak salatzeko eta bi gazteei klase elkartasuna adierazteko. Deustuko polizia-etxean jarraitzen dute atxilotuek eta, dirudienez, bideo-konferentzia bidez deklaratuko dute.