AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kartzelan inkomunikatuta jarraitzen du Pablo Gonzalezek

Kazetariaren senideek atzo jaso zuten bere aurreneko gutuna, baina oraindik ez diete utzi hitz egiten edo elkarrekin egoten. Hiru hilabete daramatza Polonian preso, behin-behineko espetxealdia luzatzea erabaki baitu auzitegi batek.

Pablo Gonzalezen bikotekideak atzo jakinarazi zuen bere lehenengo gutuna jaso berri dutela etxean. Varsoviatik 100 kilometrora dagoen kartzela batean daukate preso nabarniztarra, behin-behinean behintzat. Otsail amaieran atxilotu eta kartzelaratu zuten kazetaritza-lanetan ari zela, espioi modura Errusiaren alde aritzea leporatuta. Bi hilabeteko behin-behineko espetxealdia ezarri bazioten ere, Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak joan den astean onartu zuen fiskaltzaren eskaera, eta Gonzalez beste hiru hilabetez gatibu mantentzea erabaki zuen.

Hortaz, hiru hilabete baino gehiago daramatza preso, eta inkomunikatuta, gainera. Oraindik ez diote utzi ez bere hurbilekoekin ez bere konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten edo egoten.

Greban daude Correoseko langileak
Ostiralera arte egingo dute greba langileek, "lan-baldintza duinen" defentsan. 2011tik ez dute eguneratu hitzarmena, eta hori berritzea exijitzen dute.