AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kartzelaratu egin dute Sorian donostiar bat jipoitu zuen faxistetako bat

Zazpi pertsona atxilotu dituzte berriki, duela bi urte partida baten aurretik egindako erasoarengatik: koma egoeran utzi zuten Ion Aranburu. Hainbat talde faxistatako kideak dira erasotzaileak.

Espainiako Poliziak zazpi pertsona atxilotu zituen joan den astelehenean Madrilen, 2023ko maiatzean Ion Aranbururi egindako eraso bortitzarekin lotura dutelakoan. Behin-behinean aske utzi dituzte ia guztiak, bat izan ezik: atxilotuetako baten kasuan, espetxera bidali du epaileak.

Ia bi urte igaro dira Sorian izandako erasotik. Numantzia eta Cornella futbol-taldeek bertan jokatu behar zuten partida bat, baina horren aurretik, kalean zegoen jendearen aurka oldartu ziren 60 bat zale faxista, Pajaritos estadiotik gertu. Bertan zen Ion Aranburu izeneko donostiar bat, eta modu bortitzean jipoitu zuten. Buruan modu jarraituan emandako kolpeak zirela-eta, haustura bat eragin zioten burezurrean. Koman sartu behar izan zuten medikuek, eta hainbat astez egon zen egoera horretan, Zaintza Intentsiboen Unitatean (ZIU). Ekainean irten zen komatik.

Erasoarekin lotuta, momentuan lau pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek, baina aske utzi zituzten epailearen aurretik igaro ostean. Urte horretako azaroan ere izan ziren atxiloketa batzuk: beste hogei pertsona atzeman zituzten Espainiako Estatuko hainbat lekutan. Itxura denez, erasoa egin zutenak Leganesko (Madril) Guetto 28, Zaragozako (Aragoi) Ligallo eta Soriako Orgullo Numantino talde faxistetako kideak dira.

Bihar desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri Gaztetxea
Polizia atzo arratsaldean bertaratu zen Etxarri ingurura, baina alde egin zuen gero.