AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kartzelaratua izateko arriskuan dago emakume langile bat, nagusiaren jazarpena salatzeagatik

Granadako Frankfurt Bocanegra tabernan jarduten zuen beharginak. Bi urteko espetxe-zigor bat jarri nahi diete bai berari bai bi sindikalistari: kalumniak leporatzen dizkiete, nagusiaren partetik jasandako jazarpena salatu zutelako.

Emakume langile batek 2021ean jarri zuen bere laneko nagusiaren kontrako salaketa bat, bere partetik jasandako jazarpenaren berri emanez. Urtebetez baino gehiagoz jazarri zuen gizonak, eta, sarri, izaera sexualekoa izan zen jazarpen hori.

Esaterako, nagusiak hainbatetan bidali zizkion bere zakilaren argazkiak telefono mugikorretik, beharginak lan-ordutegien inguruan galdetzean. Askotariko komentario iraingarriak ere pairatu behar izan zituen lanean: "Gero eta lodiagoa daukazu ipurdia"; "Oso estresatuta ikusten zaitut, eta biltegian azkar bat jotzen badugu?"; "Inutila zara, ez duzu ezertarako balio", eta abar.

Granadako Zigor Arloko 4. Epaitegian izan zen erasotzailearen kontrako epaiketa. Bere aurkako hainbat froga atera zituzten mahaira, hala nola beste langile baten testigantza, baina absolbitu egin zuen epaileak. 2023an, Auzitegi Konstituzionalera ere jo zuen beharginaren defentsak, baina auzia gaitzetsi eta atzera bota zuen auzitegiak: ebatzi zuen ez zeukala inolako "garrantzi konstituzionalik".

Absolbitua izan ostean, emakume langilearen kontrako salaketa bat aurkeztu zuen nagusiak, baita bi sindikalistaren kontrakoa ere. Kalumniak egotzi zizkien, eta bi urteko espetxe-zigor bat eta 30.000 euroko zigor bat eskatzen ditu.

Salatuko sexu-erasoek %30 egin dute gora EAEn 2024ko lehen seihilekoan
461 eraso salatu dituzte urteko lehen sei hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.