AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kartzelatik atera da Ion Kepa Parot preso politikoa, 32 urte eta erdiren ostean

1997an epaitu zituzten Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu; oraintsu onartu dituzte baldintzapean aske geratzeko eskaerak. Aurrerantzean, beraz, etxean beteko dute zigorra.

Gaur irten da espetxetik Ion Kepa Parot preso politiko baionarra, 32 urte eta erdi gatibu egin ostean; 71 urte ditu gaur egun. Orain, urtebetez bete beharko du zigorra etxean, eskumuturreko elektronikoarekin kontrolatuta. Urtebeteko "proba" izango da etxeko kartzelaldi hori, eta gero ezarriko diote baldintzapeko askatasuna, baina abokatuek azaldu izan duten bezala, baldintza gogorrekin.

1990ean atxilotu zuten Ion Kepa Parot, eta 1997an epaitu zuten Parisen, beste hainbat kiderekin batera. ETAren Argala komandoko kide izatea leporatuta, biziarteko zigorrera kondenatu zituzten bera, Jakes Esnal eta Frederique Haranburu Xistor. Legez, hirurek zuten baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera 2005etik, eta horretan jardun dute hainbat urtez.

Azkenean, Parisko Dei Auzitegiak joan den irailean onartu zuen Parot eta Esnal baldintzapean aske uztea, aurrez urtebeteko etxeko atxiloaldi bat ezarrita. Parot etxean da jada, eta datozen egunetan aterako da kartzelatik Esnal ere. Xistor Haranburu aurretik irten zen baldintzapean presondegitik, 2020ko azaroan.

Ion Kepa Paroten anaia, Unai Parot, urte berdinean atxilotu zuten, 1990ean. Bera, baina, Espainiako Estatuan atzeman zuten. Preso jarraitzen du, Zaballan (Araba). Guztira, 5.000 urte inguruko kartzela-zigorra jarri zioten, 20 sententzia baino gehiagotan banatuta.

80 urteko andre bat etxegabetu nahi dute Usurbilen
Etxea guztiz ordainduta izan arren, semearen abal-emaile modura dago izena emanda; hark 60.000 euroko hipoteka-mailegu bat eskatu zion Reno Amusement mailegu-emaileari. Hirugarrenez kuota ordaindu gabe zegoela ikusi ostean jarri zuen martxan emakumearen etxea husteko prozedura Reno Amusementek; hilik dago semea.