AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

Aurreko astean, Tarragonako Mas d'Enric kartzelako sukaldari bat hil zuen preso batek. Espetxeetako funtzionarioen protestak eragin ditu horrek Kataluniako hainbat presondegitan; joan den larunbatean, esaterako, Wad-Ras eta Quatre Caminseko kartzelak blokeatu zituzten, eta 1.200 preso inguru konfinatuta egotea eragin du horrek. Ostiralean, Mas d'Enric zarratu zuten funtzionarioek.

Horretaz gain, baina, presoak erabat giltzapetzearen alde egin du Generalitateak. Funtzionarioen protesten ondoriozko langile falta eta "segurtasun-arrazoiak" aitzakiatzat hartuta, 5.000 preso inguru erabat konfinatuta izan ditu Kataluniako Gobernuak berak kudeatzen dituen bederatzi espetxeetatik seitan.

Ostiralean jakinarazi zuten presoak erabat itxita zituztela ziegatan, eta ez zietela irteten uzten; hala aitortu zuen Gemma Ubasart Generalitateko Justizia, Eskubide eta Memoria sailburuak berak. Presoek salatu dute, bestalde, haiek "truke-moneta" gisa ari direla erabiltzen kartzeletako gatazkan.

Mertzenario pribatuak kontratatu nahi ditu Israelgo entitate sionistak
Gazara bidalitako "laguntza humanitarioa babestea" hartu dute aitzakiatzat sionistek okupazio-indarrak enpresa pribatuen bidez sendotzeko. Antza, hainbat enpresarekin harremanetan jarri dira jada.