AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kaxilda liburudendako auziperatuen absoluzioa eskatu eta Fadi Hassan sionista tratu txarrengatik akusatu du Fiskaltzak

Gaur goizean hasi da Donostiako (Gipuzkoa) Kaxilda liburudendako kideen eta Fadi Hassan Palestinako sionistaren arteko epaiketa. Azken urteetan Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan Palestinarekiko elkartasuna adierazi duten pertsonen aurka egiteagatik da ezaguna Hassan.

Kaxildako kideen absoluzioa eta Fadi Hassan tratu txarrengatik akusatzea eskatu du Donostiako (Gipuzkoa) auzitegiko fiskaltzak, hilabetez eguneko sei euro ordaintzera zigortuz. Kaxildako kideen defentsak, berriz, bi eta hiru hilabetez eguneko hamabi euro ordaintzea eskatu du, tratu txarrengatik eta motibazio ideologikodun derrigortzeagatik, hurrenez hurren.

Epaiketaren lehen saio honen ostean, Kaxildako kideek adierazi dute gaur elkartasun internazionalistaren aurkako estrategia gelditzeko aurrerapauso bat eman dela. Bestalde, epaiketaren lehenengo saioaren harira auziperatuei epaitegietara elkartasuna adieraztera hurbildu direnei eskerrak eman dizkiete.

Berriro ospitaleratu dute Josetxo Arizkuren preso politikoa, bihotzeko arazoengatik
Larriki gaixorik dago, eta Murtziako kartzelan dute preso. Duela bi urte eta erdi ere eraman behar izan zuten erietxera bihotzeko arazoengatik.