AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Khader Adnan preso palestinarra hil da, 87 egunez gose greban izan ostean

Azken urteetan, hamabi aldiz atxilotu zuten Israelgo indarrek; azkenekoz, joan den otsailean. "Ekintza terroristekin lotura" izatea leporatuta kartzelaratu zuten, kargurik eta epaiketarik gabe.

Ziegan konorterik gabe aurkitu dute astearte honetan Khader Adnan preso palestinarra. Ospitalera eraman duten arren, bere heriotza baieztatu du gerora Israelgo Espetxe Zerbitzuak.

Adnanek 87 egun zeramatzan gose greban. Israelgo autoritateek kargurik eta epaiketarik gabe espetxeratu zutela salatzeko ekin zion protestari. Iragan otsailaren 5ean atxilotu eta kartzelaratu zuten azkenekoz, ustez, "ekintza terroristekin lotura" izatea egotzita.

Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kidea zen Adnan, eta, azken urteetan, hamabi aldiz hartu zuten atxilo Israelgo indarrek. Bost aldiz jo zuen gose grebara (2004an, 2012an, 2014an, 2021ean eta aurten), eta orain arteko baraualdirik luzeena ari zen egiten oraingoan.

Argia-k jaso duenez, 1967. urtetik hona, gutxienez 236 palestinar hil dira Israelgo indarrek atxiloturik zeudela.

Maiatzaren Lehenean, langileriaren antolakuntza independentearen beharra azpimarratu dute Iruñean
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek deituta, manifestazio bat izan da eguerdian Iruñean, Maiatzaren Lehenean. 'Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki' lelopean mobilizatu dira milaka lagun. Fartsa elektorala seinalatu eta politika parlamentariotik kanpo antolatzeko beharra nabarmendu dute berriz.