AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kirol tabernako lan-jazarpena salatu dute berriz Gasteizen

Langile batek Kirolen jasandako eskubide urraketak eta jazarpena gaitzetsi zituzten ostiralean, LASek deituta. Beharginari zor dion dirua ordain diezaiola exijitu diote nagusiari LASeko kideek, baina "modu oldarkorrean" erantzun du hark.

Kirol taberna. Lan-jazarpen gehiago ez lelopean, aurreko ostiralean protesta bat izan zen Gasteizko (Araba) Faroloian. Hala, langile batek Kirolen jasandako eskubide urraketak eta jazarpena salatu zituzten berriro, eta Laneko Autodefentsa Sareak tabernako nagusiari egindako exijentziak atera zituzten mahaira: beharginari Kirolen egin dizkioten erasoen berri ematearekin batera, tabernako nagusiari exijitu zioten langileari zor dion dirua ordain diezaiola.

Nagusiak, ordea, "modu oldarkorrean" erantzun du, LASeko kideek azaldu dutenez: "langileari zor dion dirua emateari uko egin dio, jarritako propaganda kendu du, kalera begira kamera bat jarri du eta LAS bera salatu du". Horren aurrean, mobilizatzeko deia egin zuen LASek, eta elkarretaratze bat antolatu zuen joan den ostiralerako. Protestan, "nagusien inpunitatea borrokatzera" eta "autodefentsa sozialista antolatzera" deitu zuen berriz.

🔴#LanekoAutodefentsaSarea
LAN-JAZARPEN GEHIAGORIK EZ KIROL TABERNAN!

🔴#ReddeAutodefensaLaboral
¡BASTA DE ACOSO LABORAL EN EL KIROL TABERNA! pic.twitter.com/hzPDS8Jsz7

— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) June 3, 2023
"Hausturan mantentzen garenok, aurreko borroka fasearen errautsetatik berpiztu eta birkokatze lanetan ari gara"
Garikoitz Etxeberria preso politikoarekin izan da GEDAR LANGILE KAZETA. Besteak beste, oraintsu egin duen gose grebaz, amnistiaren aldeko borrokaren gaurkotasunaz, dispertsioaren inguruko diskurtsoez eta errepresioaz mintzatu da Zaballako espetxetik.