AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Koman dago donostiar bat, Sorian faxista batzuek emandako jipoiaren ondorioz

Numantziaren eta Cornellaren arteko futbol partida ikustera joan zen gizona Soriara, eta estadiotik gertu eraso zion faxista talde batek larunbat arratsaldean. Besteak beste, burezurreko haustura bat sortu diote kolpeek, eta gizonari koma eragitea erabaki dute medikuek.

Joan den larunbatean, Sorian neurtu zituzten indarrak Numantziak eta Cornellak. Los Pajaritos estadioan ikusi behar zuen partida 44 urteko donostiar batek, baina norgehiagoka hasi aurretik zelaiaren kanpoaldean eraso zioten hainbat faxistak, 17:30ak aldera. Numantziako zaletuak dira erasotzaileak.

Buruan modu jarraituan eman zizkioten kolpeen ondorioz, konortea galdu zuen gizonak. Ospitalera eraman zuten zauriturik, eta koman sartu behar izan zuten medikuek, faxistek burezurrean eragindako haustura bat zela-eta, antza. Belarriko hezur batean ere ba omen du haustura bat, eta hamaika kolpe jasan zituen.

Hasieran, donostiarra "arin zaurituta" zegoela adierazi zuen Espainiako Gobernuak Sorian duen ordezkaritzak, baina gizonaren bikotekideak gezurtatu zuen hori gero. Erasoari buruzko argipenak ere eman zituen: estadiotik gertu dagoen taberna batera sartu ziren faxistak, eta han zeudenak jotzen hasi ziren; dirudienez, Cornellako hainbat zaletu zeuden tabernan. Orduan jipoitu zuten Donostiako gizona ere.

Bi milioi eurotik gora bideratuko dira udal hauteskundeetako kanpainak finantzatzera Hego Euskal Herrian
Zinegotzi bakoitzeko 271 euro eta boto bakoitzeko 0,53 euro jasoko dute alderdi politikoek diru publikotik. Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarretako diru-laguntzetan beste zazpi milioi euro banatzen dituzte urtean.