AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Komite Antifaxista sortu dute Goi Erriberan

"Atzoko eta gaurko adierazpen faxistei" aurre egingo die taldeak. Bihar bilduko da Mendabian, 17:30ean.

Goi Erriberako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Komite Antifaxista bat sortu du. Helburua da "atzoko eta gaurko adierazpen faxistei" aurre egitea, baita "sareetan, kalean eta instituzioetan" ikus daitezkeen "diskurtso eta jarrera erreakzionarioei" kontra egitea ere. Talde berriak "modu aktiboan" egin nahi du borroka faxismoaren eta gorakada erreakzionarioaren aurka, GKSk azaldu duenez, eta horretan jardungo du aurrerantzean.

Hitzordu baten berri ere eman du. Bihar, larunbatez, bilera bat egingo du Komite Antifaxistak, Mendabian (Nafarroa). Mendaberria lokalean izango da bilera, arratsaldeko 17:30ean, eta bertaratzera deitu dute bertako kideek. "Ezin diegu espaziorik utzi langile-klasearen eskubideen kontra doazen adierazpen faxistei", gaineratu dute.

Durangoko Udalak ez du kendu Kaletik Gaztetxera asanbladako kideen aurkako salaketa
Abenduaren hasieran ireki zuten Durangoko Gaztetxe berria, baina udalak berehala jarri zuen martxan desalojo-prozesua. Horren barruan lau gazte salatu zituen, eta usurpazio-delitua leporatzen diete.