AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Komunikazio bideak etenda dituzte preso gehienek

Etxerat-ek salatu du presoek "kasu gutxi batzuetan bakarrik" egin ahal izan dituztela bideo-deiak. Neurriak "medioak dituztenei bakarrik" balio diela ohartarazi du Salhaketak.

Espetxeetan Covid-19 pandemiaren aurka hartutako neurri bakarra ohiko eta ezohiko komunikazioak etetea izan dela salatu du Etxerat-ek. Euskal preso politikoen seniden eta lagunen elkarteak jasotako informazioaren arabera, "kasu gutxi batzuetan izan ezik", Frantziako eta Espainiako estatuetako kartzeletako presoei ez diete jakinarazi bideo-deiak egiteko aukera, gobernuek neurri hori aipatu arren. Senideen eskutik jaso behar izan dute informazio hori; zenbait espetxetan egin dituzte deiak, 10-15 minutuz, baina gehienetan ez diete aukerarik eman. Hilabetetik gora doaz bisitarik jasotzeko aukerarik gabe.

"Beldurra eta ezjakintasuna sortzen duen egoera honetan, preso dauden pertsonentzat are gogorragoa da", ohartarazi du Etxerat-ek: "Gaixorik dauden pertsonen osasunak eta pekulorik [dirurik] ez dutenek lehentasuna dutela jakinda, zergatik ukatzen zaie haien senideekin ikusizko komunikazioa edukitzeko aukera?".

Etxerat-ek salatu duenez, komunikatzeko bide horiek gastu gehiago ere ekarri dute presoentzat, eta nabarmendu du baliabideak badaudela guztiek bideo-deiak egin ahal izateko. Bide beretik, komunikazioetarako neurri hori salatu du Nafarroako Salhaketak ere: "Ez dira nahikoa inondik inora, eta medioak dituztenei bakarrik balio die". Iruñeko kartzelan, adibidez, 320 bat preso daude, eta dei gehiago egiteko aukera jarri arren -ordainduta-, ez dute telefono kabinen ordutegia zabaldu, eta bederatzi bakarrik dauzkate espetxe osorako.

Covid-19aren hedapenaren harira, preso dauzkaten pertsonen "oinarrizko eskubideak bermatzeko" beste zenbait neurri ere eskatu zituzten Salhaketak eta beste 50 bat antolakundek, mediku-arretarekin, isolamenduarekin, komunikaziorako bideekin, edota gaixotasun larriak dituzten presoen eta 70 urtetik gorakoen etxeratzearekin lotuta.


Asteasuko Siemens Gamesako langileak grebara itzuli dira
Lan hitzarmenaren eguneraketa eta soldata arrakalaren murrizketa helburu, martxoaren 10ean abiarazitako lanuztea berrartu du erreleboka aritzen diren beharginen sektoreak. Espainiako Gobernuak ezarritako dekretuarekin, jarduera ekonomikoak ez ezik, grebak ere etenaldia jasan du azken asteetan. Zuzendaritzak jardueraren geldialdian galdutako lanegunak "itzultzera" behartu ditu langileak.