AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kontrol judizialpean, espetxetik aterako da Mikel Barrios preso politikoa

Bost urteko zigorra jarri zioten ekainean, baina defentsak helegitea aurkeztu ondoren, azaroaren 12an izango du epaiketa, Parisen.

Kontrol judizialpean, aske utzi dute Mikel Barrios euskal preso politikoa. Gaur da irtetekoa Mont-de-Marsango espetxetik. Parisko Auzitegi Korrekzionalak bost urtera zigortu zuen joan den ekainean, baina defentsak dei egin ondoren, epaiketa izango du berriz azaroaren 12an.

Ordura arte, kalean egongo litzateke, kontrolpean. Berria-k zehaztu duenez, astero sinatu beharko du polizia-etxean, eta baimena eskatu beharko du Frantziako Estatutik ateratzeko.

Zigorra jaso ondoren, ekainean espetxeratu zuten Barrios, Mont-de-Marsanen, "erakunde kriminaleko kide izatea" leporatuta. Aurrez, 2017an atxilotu zuten Alemanian beste kide batekin batera, Frantziako Estatuaren euroagindu baten ondorioz, eta Osnyko kartzelan izan zuten preso 2018ra arte.

Ikasturte honetarako ere formakuntza teorikorako mintegiak antolatu ditu GKSk
Iaz martxan jarritako dinamika berrartuz, aurten ere formakuntza teorikoan sakontzeko mintegiak prestatu ditu GKSk. Pasa den asteburuan egin zituzten aurtengo lehenengo saioak Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta Araban, eta ehunka gazte elkartu ziren.