AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kontrol sozialaren aurkako dinamikari berriro ekingo diote Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialistak

Joan den maiatzean Andoainen jarri zituzten bideo-kamera berriak zirela-eta, ekainean kanpaina politiko bat abiatu zuten Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialistak, eta lan horri berrekingo diote orain.

Iragan ekainean Buruntzaldea eskualdeko (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistak eta Kontseilu Sozialistak kanpaina politiko bat hasi zuten Andoainen (Gipuzkoa), maiatzean aldez aurreko jakinarazpenik gabe bideo-kamera batzuk jarri baitzituzten. Sinadura bilketa bat egin zuten GKSko eta Kontseilu Sozialistako kideek, eta 1.115 andoaindarren atxikimendua lortu zuen kontrol mekanismo berri horien aurkako adierazpenak.

Hori dela eta, "kameren kontrako salaketari jarraipena ematea" erabaki dute GKSk eta Kontseilu Sozialistak, eta Andoaingo Udalari kamera berri horiek kentzea exijituko diote, baita kamara pribatuak zuzentzea ere.

Lanuzteei berrekin diete Cementos Rezola enpresako langileek
AƱorgako Cementos Rezola enpresak hainbat lanpostu suntsitu nahi ditu, eta joan den ikasturtean hasitako borrokaldiari berriro ekin diote langileek.