AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kontsumoko Prezioen Indizeak eta azpiko inflazioak gora egin dute urtarrilean

%5,8koa da urte arteko inflazio tasa aurreratua, abenduan baino %0,1 altuagoa. Azpiko inflazioa, berriz, %7,5era igo da.

INEk "erregaien prezioen igoerari" eta "jantzien eta oinetakoen merkatzearen moteltzeari" egozten dio azken igoera. Elektrizitatearen prezioa iazko urtarrilean baino gehixeago jaitsi da, baina orduko megawattak duela bi urteko preziotik urrun jarraitzen du, halere. Gauzak horrela, ezaguna da fenomeno horien guztien efektua: burgesiak langile klasearen soldaten eta aurrezkien arpilatzea areagotzea.

Gainera, azpiko inflazioaren urteko aldakuntza tasa aurreratuaren igoerari erreparatuta, inflazioak goraka jarraitzea espero da. INEren azken estimazioaren arabera, bost hamarren igo da indize hori urtarrilean, %7,5eraino.

Hamar gaztetik seik hilean 600 euro baino gutxiago irabazten dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
15 eta 29 urte artekoen %14,6 baino ez dira bizi euren diru-sarreretatik soilik. Enplegua duten gazteen artean, %40,4 dira euren soldaten bidez soilik bizi ezin direnak. Lana duten hiru gaztetik bik 1.200 euro baino gutxiago irabazten dituzte hilean, eta %43,5ek, berriz, 900 eurotik behera.