AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kontzentrazio faxista bat egin dute Iruñean

Ostiral arratsaldean izan zen, 'Solo el pueblo salva al pueblo' lelopean: espainiar bandera batzuk eta Borgoinako gurutzea zeraman bat atera zituzten.

Solo el pueblo salva al pueblo (Herriak bakarrik salba dezake herria) lelotzat hartuta, dozena bat pertsonak kontzentrazio faxista bat egin zuten Iruñean (Nafarroa) aurreko ostiral arratsaldean. Udaletxe aurrean elkarretaratu ziren, Espainiako bandera batzuk eta Borgoinako gurutzea zeraman bat eskuetan hartuta. Espainiako Poliziak babestu zituen, une oro egon baitzen bertan.

Azken asteetan, talde faxista ugarik erabili dute Solo el pueblo salva al pueblo leloa, ustez, valentziarrei elkartasuna adierazteko. Adibidez, Nucleo Nacionalek eta Frente Atléticok baliatu dute.

Ukrainako Armadari irismen handiko misilak erabiltzea baimendu dio Bidenek
"Misilek beren kabuz hitz egingo dute", ohartarazi du Zelenskik. AEBetako ATACMS misilak Errusiaren kontra erabiltzeko baimena izango du Ukrainak, eta eskalada belikoa bultza dezake horrek. Putinen arabera, misil horien bidezko eraso gehiago jasateak "gatazkaren esentzia eta izaera aldatuko lituzke", NATOren parte-hartzeari lotuta. Ukrainaren kontrako eraso handi bat egin du berriki, misilekin eta droneekin.