AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kostu errepresiboei aurre egiteko kanpaina abiatu dute Hondarribiko Gaztetxe Asanbladak eta Errakik

Elizak 3.994 euro eskatu dizkio Hondarribiko Gaztetxe Asanbladari, balizko epaiketaren kostuak direla-eta. Hala, diru-bilketa bat jarri du martxan Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarearekin batera.

Hondarribiko Gaztetxe Asanbladak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak dirua biltzeko kanpaina bai jarri dute martxan, elkarlanean. Urtebete inguru igaro da polizia-indarrek Hondarribiko Gaztetxea (Gipuzkoa) hustu zutenetik, eta handik kanporatu zituzten bi kideren aurkako prozedura judiziala dela-eta, balizko epaiketa kostuengatik 3.994 euroko kalte-ordainak eskatu dizkio Elizak gaztetxe asanbladari.

Diru-bilketarako lehen urratsa izan da crowdfounding bat abiatzea, "Elizaren eraso honi aurre egiten ekarpena egin nahi duen orok hala egin dezan".

Bestalde, prozedura judizialari esker Elizak "ahal bezainbeste diru xurgatzeko aukerak" izan dituela salatu dute asanbladako kideek, eta "neurriz kanpoko" isun horiek euren babesgabetasuna agerian utzi dutela azpimarratu dute. Gainera, gaztetxea hustu zuten egunean eraikinetik bota zituzten bi gazteen aurkako isunak oraindik ez direla iritsi adierazi dute.

Erresistentzia Kutxa Nazionala

Errakik adierazi duenez, Erresistentzia Kutxa Nazionalari esker posible izan da, alde batetik, Langile Kontrolpeko Espazioen bideragarritasuna bermatzeko eraso ekonomikoei aurre egitea eta, bestetik, epaiketen kostuei "indar antolatuaren" bidez aurre egitea eta okupazioaren praktika ahalbidetzea. Ondorioz, Langile Kontrolpeko Espazioen defentsa antolatzeko garaian, Erresistentzia Kutxa Nazionala modu progresiboan elikatzeak duen garrantzia nabarmendu dute Errakiko kideek.

Halako kostu ekonomikoen izaera errepresiboa ere seinalatu dute Errakik zein Hondarribiko Gaztetxe Asanbladak, eta eskerrak eman dizkiete azken hilabeteetan gaztetxeari ekarpena egin dieten pertsona guztiei.

Aurreneko aurkezpenen bira amaitu du Ekida kultur ekimen sozialistak
Azken asteetan hainbat herritan egin dituzte jendaurreko aurkezpenak Ekida kultur ekimen sozialistako kideek. "Kulturaren eta artearen arloak ikuspegi sozialistatik lantzeko" sortu dute Ekida, eta laster jarriko dute "osorik martxan" aurreneko euskarria: webgunea. "Kulturari eta arteari dagozkien gaiak lantzeko, eztabaida eta kritika sustatzeko eta borondate sozialista duten artisten lanak argitaratzen hasteko" plaza izango da webgune hori.