AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Krisi ekologikoari buruzko jardunaldi bat egingo du EHKSk

Otsailaren 22an izango da, Gasteizen. "Krisi ekologikoa ezaugarritzea eta haren aurrean dauden posizio politiko ezberdinak aztertzea" da helburu nagusia.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) beste hitzordu baten berri eman du. Otsailaren 22an, larunbatez, krisi ekologikoari buruzko jardunaldi politiko bat egingo du Gasteizen (Araba). Zenbait saioren bidez, "krisi ekologikoa ezaugarritzen eta haren aurrean dauden posizio politiko ezberdinak aztertzen" ahaleginduko da EHKS. Aurrerago emango du egitarau zehatzaren eta bestelako xehetasunen berri.

Deportazioak azkartzeko neurri gehiago hartuko ditu Europar Batasunak
Martxoan aurkeztuko ditu migrazio-politika berriak Bruselak. Ziurtatu nahi du, besteak beste, "norbaiti Europako estatu batetik alde egiteko agintzen zaionean", modu eraginkorrean kanporatuko dutela eta ezingo dela "Batasuneko beste estatu batean sartu".