AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak testigantzen bilketa eta Poliziaren jazarpenari erantzuteko aholkularitza jarri ditu martxan

Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak duela bi aste ekin zion 'Antolakuntzari salbuespenik ez!' dinamikari. Orain, pauso berriak egitera doaz, eskualde mailan: testigantzak biltzeaz gain, aholkularitza juridikoa eskaintzeko baliabideak antolatu dituzte, Poliziaren jazarpen kasuei erantzun ahal izateko. Bestalde, oinarrizko elikagai eta produktuak bermatzeko bankua sortuko dutela iragarri dute.

Krisiaren Seme-Alaben esanetan, "garai latzak ari gara bizitzen eta are latzagoak izango dira etorriko direnak", eta horregatik, "defentsarako baliabideak" antolatzeari ekingo diote. Adierazi duenez, egungo salbuespen egoera dela-eta, "jendartearen oinarrizko eskubideak ezabatu eta polizia-abusuak hazi egin dira". Hala, batez ere babesgabeen dauden eta jazarpena jasan dezaketen pertsonei zuzendutako tresnak sortu dituzte.

Ondorengo kasuen aurrean erantzungo dute nagusiki: osasun-beharrek bultzatuta kalera atera eta jazarriak izan direnen kasua, kolektibo zaurgarrienei laguntzeko kalera atera eta jazarriak izan direnen kasua, eta azkenik, kolektibo zaurgarrienen babesa antolatzeko kalera atera eta jazarriak izan direnen kasua.

TESTIGANTZAK BILTZEN

Testigantzei dagokienez, "egoera proletarizatuenean edo latzenean dagoen jendartearen testigantzak" jasoko ditu sare sozialistak. Behin bilketa eginda, "interbentzio-formak hausnartzea" da asmoa. Horretarako ere, hainbat arlori egin diete erreferentzia: lan-arloari, etxebizitzari, indarkeria matxistari edota kontrol sozialari.

Testigantzak bidaltzeko nahiz aholkularitza jasotzeko, 608 448 979 telefono zenbakira deitu edo krisiarentestigantzak@gmail.com e-mail helbidera idatzi dezakete herritarrek.

OINARRIZKO PRODUKTUEN ETA ELIKAGAIEN BANKUA, ABIAN

Kanpaina politikoa abiatzearekin batera, oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua martxan jartzeko lanetan ere murgildu dira Krisiaren Seme-Alabak. Izan ere, azaldu dute haiekin "harremanetan dauden norbanako zein kolektibo batzuk, soldatapeko lanera behartuta egon arren, ez zaiela segurtasun bermerik eman lantokietan". Hortaz, beharrezkotzat jo dute kolpatutako sektore horiei ere laguntza eskaintzea, banku baten bidez. Hala, oinarrizko elikagaiez gain, gutxieneko segurtasun eta higiene neurriak bermatzea da asmoa.

Dagoeneko hasiak dira bankua sortzeko lanekin, baina datozen egunetan helaraziko dute informazio gehiago. Aholkularitza juridikorako zein oinarrizko produktu eta elikagaiak ziurtatzeko antolatutako tresnak Azpeitia, Azkoitia (Gipuzkoa) zein Zestoa (Gipuzkoa) mailan garatzea dute helburutzat.

Langile bat eraila Arrigorriagako Txako industriagunean
07:00ak aldera zendu da 56 urteko soldatzailea, Txako industriaguneko Talleres Berasategui lantegian. Aurten, gutxienez 23 langile hil dituzte haien lanpostuetan.