AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kulturaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Oñatiko GKSk, Euskararen Egunaren harira

Larunbatean eta igandean izango dira saio guztiak. Besteak beste, "kulturaren ulerkera, bere funtzioak, artearen kontzeptua eta kulturgintzari dagokionez hartutako jarrerak" landuko dituzte, baita hizkuntzaren auzia ere.

Deba Bailarako Gazte Koordinadora Sozialistak jakinarazi duenez, "jardun propioari heldu dio" Oñatiko (Gipuzkoa) taldeak. Gaur da Euskararen Eguna, eta horri lotuta, kulturari buruz aritzeko jardunaldiak antolatu ditu Oñatiko GKSk, "kulturaren inguruko hausnarketa emateko". "Kulturaren ulerkera, bere funtzioak, artearen kontzeptua eta kulturgintzari dagokionez hartutako jarrerak" izango dituzte hizpide jardunaldi horien barruan prestatutako saioetan, eta hizkuntzaren auzia ere landuko dute.

Datorren asteburuan egingo dituzte jardunaldiak, hain zuzen, abenduaren 5ean eta 6an. Oñatiko Antixenako gaztetxeak eta Santa Ana antzokiak emango die aterpea saioei.

Hona hemen kulturaren inguruko jardunaldietako egitaraua:

ABENDUAK 5, LARUNBATA

  • 16:30. Euskara eta klase sozialak hitzaldia: Aitor Bizkarra. Antixenako gaztetxean.
  • 19:00. Bertso saioa: Aroa Arrizubieta, Garazi Navarro, Aitor Tatiegi eta Urko Arregi. Antixenako gaztetxean.

ABENDUAK 6, IGANDEA

  • 12:30. Kultura eta artea mahai-ingurua: Paul Beitia, Maider Arregi, Josu Zubia eta Mattin Korta. Santa Ana antzokian.
"Ez dugu beste erasorik onartuko"
Igandean polizia-indarrak Auzotegin sartu izana eta indarkeria erabili izana salatu dute kultur etxeko kideek, baita barruan zeuden zazpi pertsonari 3.000 euroko isunak jarri izana ere. "Gertaeren gaineko erantzukizuna argitzea eskatuko" dute, eta jakinarazi dute, "orain arte bezala", "ohiko jarduera soziokulturalarekin jarraituko" dutela.