AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Kutxabankek ere emaitza historikoak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino %54,5 gehiago irabazita

510,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu Kutxabankek. 2023an ere marka historikoak hautsi dituzte banketxeek nahiz bestelako enpresek.

2023. urteko emaitzen berri eman du Kutxabankek ere, eta azken asteetan hamaika banketxek argitaratutako berdina da joera: gorakorra. Kutxabankek inoizko emaitzarik onenak lortu ditu 2023an: 1.879,3 milioi euroko diru-sarrerak eta 510,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, 2022an baino %54,5 gehiago.

Banketxeak %41 areagotu ditu banku-negozioari loturiko sarrerak, eta 306,43 milioiko dibidendua ordaindu die akziodunei; alegia, BBK, Kutxa eta Vital etxeei. Aseguruen jardunari dagokionez, 167 milioi euroko irabazia ahalbidetu dio Kutxabanki.

Espainiako Estatuko bankuek argitara ateratako datuek ez dute zalantzarako aukerarik uzten: 2023an, beste urte batez, langa historiko guztiak gainditu dituzte irabaziei dagokienez. Eta askotarikoak dira, langileria goraino itota dagoen bitartean, miseriaren kontura aberasten ari diren enpresak, ez banketxeak soilik: Iberdrola energia-enpresak, esaterako, inoizko emaitzarik onenak izan ditu 2023an.

"Gerra ez da berehalakoa, baina ez da ezinezkoa", dio Von der Leyenek
Armak elkarrekin erostea proposatu du Europako Batzordeak, Errusiak Ukrainako gerra irabaz ez dezan. Europa "defentsa" arloan "esnatu" behar dela esan du Von der Leyenek, eta Industria Defentsarako Europako Estrategia aurkeztu du.