AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

La Sirena aterpetxea ireki dezatela exijituko dute Donostian

Abenduaren 23rako antolatu du manifestazio bat Donostia Antifaxista plataformak, etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxea urte osoan ireki dezatela eskatzeko. Azken zenbaketen arabera, gutxienez 413 lagun bizi dira kalean hirian.

Urteko hainbat egunetan, etxerik gabeko pertsonentzat irekitzen dute Donostiako (Gipuzkoa) La Sirena aterpetxea, baina udalak muturrekotzat jotako tenperatura-baldintzak betetzen direnean soilik. Beste erabilera batzuk eman izan dizkiote eraikinari bestela, esaterako, turistei ostatu ematea.

Donostia Antifaxista plataforma sortu berriak salatu du "gizatasunik gabeak" direla La Sirena irekitzeari begira ezarritako irizpideak, eta exijentzia bat egin du: aterpetxea urte osoan ireki dezatela kale egoeran dauden lagunentzat.

Aldarri hori egiteko, manifestazio bat prestatu dute hurrengo astelehenerako, abenduaren 23rako. Iluntzeko 19:00etan hasiko da, Bulebarretik. Plataformak ohartarazi du, azken zenbaketen arabera, gutxienez 413 pertsona bizi direla kalean Gipuzkoako hiriburuan.

Eraso faxista egin diote Lakaxita Gaztetxeari
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.