AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

La Surera, L'Espora eta La Quimera zentroak hustu dituzte azken egunetan

Herenegun izan ziren La Quimera eta L'Espora zentro okupatuen husteak Madrilen eta Bartzelonan, hurrenez hurren. Egun bat lehenago desalojatu zuten La Surera Casal Socialista Gironan.

Aste honetan gutxienez hiru zentro okupatu hustu dituzte Herrialde Katalanetan eta Madrilen. Irailaren 20an, asteartean, La Surera Casal Socialistaren desalojoa izan zen Sant Feliu de GuĂ­xolsen (Gironan). Azaldu dutenez, eraikina aurretik urte luzez egon da hutsik, eta "data irekia" delakoa zuen huste-prozesuak; hala, edozein egunetan desalojatua izateko arriskuan egon da. Ekainean eman zuten zentroaren irekieraren berri; Casal modura erabili dute beheko solairua, eta GuĂ­xolseko Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta dauden pertsonentzako etxebizitzak egokitu dituzte goiko bi solairuetan.

Zentroko kideen esanetan, "gure klasearen zerbitzura egongo diren azpiegiturak eratzeko beharrari erantzuten" zion Casal horrek, "boterea hartzeko estrategia baten barruan: Prozesu Sozialista". Beraz, "lanean jarraituko" dutela diote Casaleko kideek, "kultura komunista berri bat hedatzen hasi ahal izateko espazio bat" lortu arte.

Irailaren 21ean, bestalde, bi Zentro Sozial Okupatu desalojatu zituzten: La Quimera CSOA Madrilgo erdigunean, Lavapies auzoan, eta L'Espora CSO Cardedeun (Bartzelona). Espainiako Poliziak eta Madrilgo Udaltzaingoak 300 agente bidali zituzten Lavapiesera La Quimera husteko, eta hamahiru pertsona atxilotu zituzten. Antza, gaur egun, 70 pertsona inguru bizi ziren zentroan, eta guztiak etxegabetu dituzte. Aurreko urteetan, kolektibo sozial eta kultural ugarik ere erabili dute eraikin okupatua haien jardunerako.

L'Esporari dagokionez, desalojorako finkatuta zegoen eguna baino lehenago hustu dute mossoek, aurretiazko jakinarazpenik gabe; izatez, gaurko zegoen jarrita eraikina husteko data. Zehazki, eraikineko beheko solairua da hustu dutena, eta kanporatu egin dituzte han bizi ziren pertsonak.

Errakiren arabera, "azken egunetako gertakariek argi erakutsi dute nola jarraitzen duen areagotzen okupazioaren kontrako ofentsibak". "Egoera honi aurre egiteko, ezinbestekoa da Langile Kontrolpeko Espazioak defendatzeko gaitasunak irabazten eta indartzen jarraitzea", gaineratu du Errakik: "Norabide horretan, berri on bat da Burgosko Centro Juvenil Sozialista bezalako espazioen irekiera".

Aurrerantzean etxean beteko dute zigorra Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal preso politikoek
32 urte daramatzate kartzelan, eta Parisko Dei Auzitegiak onartu egin ditu haiek baldintzapean aske uzteko eskaerak. Urtebetez izango dute orain eskumuturreko elektronikoa.