AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laborari bat epaituko dute bihar Pauen, protesta egiteagatik

Iazko ekainaren 8an, DDP64 Herritarren Babesaren Departamentuan egin zuten protesta bat ELB, Modef eta Laborarien Konfederazioak. Egoitza okupatzea leporatzen diote ELBko sindikalista bati, eta bihar egingo diote epaiketa.

Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuko kide bat epaituko dute bihar, azaroaren 12an, Paueko (Akitania) Zigor Auzitegian. Epaiketa salatzeko, elkarretaratze batera deitu dute ELBk eta LABek: goizeko 11:30ean egingo dute protesta auzitegi aurrean. Paueko DDPP64 Herritarren Babesaren Departamentuko Zuzendaritza okupatzea leporatzen diote auzipetuari.

Hegazti gripearen krisiaren harira okupatu zuten aipatutako egoitza, 2023ko ekainaren 8an. Laborariek azaldu dutenez, 2015az geroztik, hegazti-hazleak "infernu bat" bizitzen ari dira, eta agintaritzek ez dute osasun-politika "eraginkorrik" ezartzen gripearen krisiari aurre egiteko.

Hori ez ezik, gripe hori zela-eta 2017an adostutako ituna ez da betetzen ari, langileek azpimarratu dutenez: ez dira hitzartutako neurriak betetzen. "Kanpoko hazkuntza desagerrarazten tematzen dira, nekazaritza-industriako interesak defendatzen dituzten interprofezioen kolaborazioarekin", seinalatu dute.

Egoerak, gainera, okerrera egin du 2021etik aurrera. Laborarien esanetan, ez dituzte "bakean" utzi azken urteetan, eta "hazleek hiltze prebentiboak, klaustrazioak eta etengabeko presioa jasaten dituzte, Herritarren Babesaren Departamenduko Zuzendaritzarengandik". Arrazoi horiengatik guztiengatik egin zuten protesta iaz, eta Pauko DDPPa okupatu zuten, Modefekin eta Laborarien Konfederazioarekin batera.

Gaurko deialdia ere bertan behera utzi du 'Lo que no te cuentan de Donosti'-k
Erreakzionarioek gaur egin behar zuten Kaleko Afari Solidarioen kontrako elkarretaratze bat Amara Berrin, baina atzera jo dute berriz ere: larunbat arratsaldera eta Easo plazara aldatu dute deialdia. Kontramobilizazio bat izango da.