AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laborari bat hil da Bankan, bere traktorea uzkailita

Uztailaren 4an gertatu zen ezbeharra, Bankan. 56 urteko laborariaren traktorea gibelera itzuli zen, eta metro batzuk egin zituen beheraka malda batean.

Bankako (Nafarroa Beherea) mendi maldatsuetan lanean ari zela, bere traktorea gibelera buruz uzkaili, metro batzuk beheraka itzulika egin eta azpian kokatuta geratu zen nekazaria; bertan zendu zen. 56 urte zituen, eta Alduden (Nafarroa Beherea) bizi zen.

Aurten, antzeko beste bi lan-heriotza izan dira Ipar Euskal Herrian, zeinetan beste bi nekazari hil diren traktorea erabiltzean. Lehena Duzunaritzen (Nafarroa Beherea) gertatu zen, eta bigarrena Uztaritzen (Lapurdi).

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 44 langile hil dira soldatapean lanean ari zirela, edo lanera bidean. Atzo Orion (Gipuzkoa) galdu zuen bizia garraiolari batek.

Etxeratze agindua eta larrialdi egoera ezarri dituzte Akronen
Ekain amaieran gazte afroamerikar bat hil zuen poliziak Akronen, eta protestak piztu dira horren harira. Aurreko igandean protestan zeudenen aurka gogor oldartu zen polizia, besteak beste, negar-eragileak erabilita. Orain, mobilizazioak areagotu direla ikusita, larrialdi egoera dekretatu dute autoritateek.