AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Labrazako zentral eolikoa berehala geldi dezatela exijitu dute berriz, ebazpen judizialaren esperoan

Lurraren defentsarako plataformek eta Labrazako Kontzejuak salatu dute Oiongo Udalak "existitzen ez den inperatibo administratibo" bat hartu duela aitzakiatzat proiektua onartzeko. Elkartasun-egun bat egingo dute abenduaren 13an.

Labrazako parke eolikoa eraikitzeko izan diren azken aurrerapauso administratiboak direla-eta, larunbatean prentsaurreko bat egin zuten lurraren defentsan aritzen diren hainbat plataformak (Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Arabako Errioxa Bizirik) eta Labrazako Kontzejuak. Aixendar SA enpresak (Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak osatzen dutena) sustatutako zentral eoliko hori egingo balitz, lehena izango litzateke EAEn.

Beste behin ere, zentralak ingurumenean eta herritarren bizi-kalitatean izango lituzkeen "kalte itzulezinez" ohartarazi zuten asteburuko agerraldian; esaterako, basoak soiltzea, hegaztiek kalteak jasatea, paisaia zein inguruko ekosistemak aldatzea, zarata sortzea eta itzal kliskatzaileen efektua. Horiek horrela, proiektua gelditzera deitu zuten berriz, eta borroka horren barruan, elkartasun-egun bat antolatu dute datorren abenduaren 13rako, Labrazan bertan.

Kritika Oiongo Udalari eta erakunde publikoei

Agerraldian salatu zuten Labrazako proiektuak ez diola "plangintza arduratsu" bati erantzuten, "oligopolio energetikoaren interes pribatuari" baizik. Oso kritiko agertu ziren instituzio publikoekin eta alderdi politikoekin, eta azpimarra egin zioten, batez ere, Oiongo Udalaren jarrerari: "existitzen ez den inperatibo administratibo" bat erabili du aitzakia modura parke eolikoaren proiektua onartzeko, hasieran eta itxuraz, obraren kontra agertu bazen ere. Orain, EAJren eta PPren babesarekin, proiektuaren tramitazioa erraztu du EH Bilduk gobernatutako udalak, "bizilagunek urteetan eskatu dutenari entzungor eginez".

"Oiongo Udalari berriro exijitzen diogu, beranduegi izan baino lehen, ardura hartu dezala, proiektuaren prozedura eta jarduera oro bertan behera utziz epaitegiek esan beharrekoa entzun arte. Haren erantzukizuna da", esan zuten larunbatean. Izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu ditu lehenago administrazio-baimenaren eta plan bereziaren aurka jarritako errekurtsoak, eta ebazpen judiziala argitzeke dago. Lurraren defentsarako plataformek eta Labrazako Kontzejuak ohartarazi zuten, dena den, gaur egun indarrean dagoen "legeditik eratorritako arazo zabalago" baten parte dela gatazka hau, eta Tapia Legeak edo Trantsizio Energetikoaren Legeak, adibidez, "negozio-bide berriak irekitzea" dutela helburutzat.

Frantziako Estatu Nagusiko buruak "gure seme-alaben heriotza onartzera" deitu du, Errusiaren aurkako gerran
Mandon jeneralak "sakrifizio humanoak eta ekonomikoak" iradoki ditu, eta mugimendu sozialek nahiz kargudun politikoek salatu dituzte bizitza zibilaren militarizazioa eta gerra normalizatzeko arriskua.