AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laguardiako zinegotzi batek eraso bat jasan izanaren plantak egin zituen, asegurua kobratzeko

Ciudadanoseko zinegotzi ohiak su eman zion bere lantegiari, eta besteak beste "Facha, hijoputa" margotu zuen antzerkia biribiltzeko.

Laguardian (Araba) Ciudadanos alderdiko zinegotzi izandako pertsona bat zigortu du Arabako Probintzia Auzitegiak, asegurua kobratzeko asmoz, eraso bat pairatu izanaren itxurak egiteagatik. 93.000 euroko kalte-ordainak eskatu dizkiote politikari ohiari, eta urtebete eta bi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote.

Sententzian jaso dutenez, 2018an egin zuen iruzurra zinegotzi ohiak. Pabiloi batean bere jabetzako lantegi bat zuen, eta nahita eman zion su, aseguru-poliza kobratu ahal izateko. Erasoaren antzerkia perfekzionatzeko, gainera, mehatxuzko pintaketak egin zituen lekuan: "Facha, hijoputa" eta "Facha, muérete pronto" margotu zuen, besteak beste.

The Champions Burgerreko lan-abusuak salatzera deitu du Bilboko LASek
Bihar hasiko da makroekitaldia Barakaldon. Iruñeko edizioan, behargin ugarik salatu zituzten bertako eskubide-urraketak: LASekin antolatuta, Nafarroako hitzarmenaren araberako ordainketak egitea eta kaleratzeak baliogabetzat jotzea lortu zuten.