AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan baldintzak hobetzea eta kaleratutako langilea berriz hartzea lortu dute Berriak supermerkatuetako langileek

Beharginek bertan behera utzi dute gaurko deitua zuten greba mugagabea, akordioa lortu baitute enpresaren zuzendaritzarekin. Lan baldintzen hainbat hobekuntza jaso dituzte aurreakordioan; baita kaleratutako langilea lanerako berriz hartzea ere. Ekainean hasi zuten borrokaldia Berriak supermerkatuetako langileek.

Aurreko astelehenean iragarri bezala, gaur, abenduak 9, eman behar zioten hasiera greba mugagabeari Aiaraldeko Berriak supermerkatuko langileek. Dena den, bertan behera utzi dute deialdia. Izan ere, borroka luze baten ostean, aurreakordio batera iritsi dira enpresaren zuzendaritzarekin.

Hainbat puntu zehaztu dituzte aurreakordioan, batik bat: kaleratutako langilea berriro lanean hastea; kaleratze bidegabeak berriro gertatu ez daitezen, hainbat neurri hartzea; dietengatik eta beste lantoki batzuetara joateagatik langileei plusa ordaintzea; garraio hobaria; lanbide-kategoria berriak ezartzea; edota aldi baterako lanak mugatzea.

Ekainetik borrokan

Iragan astelehenean kazeta honek jakinarazi zuenez, ekainetik daramate borrokan Berriak supermerkatuetako beharginek. Aldarri nagusiak honakoak izan dira: urtean bost larunbatetan jai hartzea, zubi batean jai egiteko eskubidea izatea, eta bakoitzaren nahierako jaiegunak bermatzea. Bestetik, lan ordu gehigarriak kontuan hartzea eta horien ordainsariaren zehaztapena beharginen esku geratzea ere eskatu zioten enpresari.

GKSk antolatuta, lan eguna izan da gaurkoan Ordiziako Gaztetxean
Gazte Koordinadora Sozialistak egindako deialdiari erantzunez, Gipuzkoa osoko dozenaka lagun elkartu dira gaur Ordiziako Gaztetxean, azpiegitura lanak egiteko. Antolatzaileen esanetan, "gure jardun politikoa garatzeko espazioak eraikitzeko bidean, behar-beharrezkoak dira lan egunak". Auzolanen dinamikarekin jarraituko dutela adierazi dute: "Gaurkoa ez da ez lehenengo ezta azkenengo lan eguna".