AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan baldintzak hobetzea lortu dute New Collagenako langileek, grebari esker

Azken asteotan lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte Villatuertako New Collagenako beharginek, eta borrokari esker, hainbat hobekuntza lortu dituzte lan baldintzetan. Hala, amaitutzat eman dute greba.

Garaipena Villatuertako (Nafarroa) New Collagenako langileentzat. Hilabete hasieran abiatu zuten greba, lan baldintzetan hobekuntzak exijtzeko, eta eman ditu fruituak borrokak: akordioa erdietsi dute enpresako nagusiekin, eta hainbat baldintza aldatzea eta hobetzea lortu dute beharginek. Esaterako, soldatak %4 igotzea lortu dute, baita jaiegun bat gehiago izatea ere. Bestalde, aurrerantzean plusa jasoko dute jaiegunetan eta asteburuetan lan egiteagatik, eta Eguberrietako lan ordutegiek "familiarekin kontziliazioa" izango dute ardatz.

Hala, New Collagenako langileek amaitutzat eman dute azken asteotako greba. Mobilizazioei ekin zietenean baino ez zen eurekin hitz egiteko prest agertu enpresaren zuzendaritza, eta azkenean, negoziazioak hasi ziren. Langileen asanbladak "pozez" hartu du lan baldintzak hobetzea lortu izana, eta azaldu du "ez dagoela saririk borrokarik gabe".

13 urte beteko ditu Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak
Kontrakantxa gaztetxearen 13. urteurrena ospatzeko egitaraua aurkeztu du Hernaniko Gazte Asanbladak, "dinamika eta borroka ezberdinak herriari zabaldu", eta horietara batzeko gonbidapena egitea helburu. 13 urtetan egindako lana ospatu eta aurrera begirako erronkei eutsi nahi diete asanbladako kideek, 'Lur berriak ereiten' lelopean aurkeztu duten egitarauarekin. Ekimen guztietara eta eguneroko lanetara bertaratzera dei egin dute.