AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-baldintzen berdintasunaren alde mobilizatzera deitu du UIBk hainbat campusetan

Antolatzeari ekin diote EHUko ikerlariek, eta abenduaren 20an Bilbon, Gasteizen, Ibaetan eta Leioan egingo dituzte mobilizazioak, "langile klaseko sektore desberdinen kalitatezko lan-baldintzen berdintasuna" exijitzeko.

Martxan jarraitzen dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) ikerlariek. Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, lau campusetan egin zituzten bilera irekiak azaroaren 16an; hain zuzen, Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba), Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioan (Bizkaia), eta protestara joko dute laster. Abenduaren 20an mobilizazioak egingo dituzte lau campus horietan, "langile klaseko sektore desberdinen kalitatezko lan-baldintzen berdintasuna" aldarrikatzeko.

11:00etan izango da Ibaetako mobilizazioa, Aulariopetik abiatuta, eta 11:30ean hasiko da Gasteizkoa, Elurretatik. Leioan, berriz, 13:00etarako egin dute deialdia, eta Mikel Laboa plazatik irtengo dira. Bilbon 14:00etan egingo dute protesta, San Mamesen elkartuta.

Unibertsitateko ikerlarien baldintzak

UIBk azaldu duenez, azken asteetan unibertsitateko ikerlarien "baldintzen inguruan hitz egiten" aritu dira campusetan, eta zenbait ondorio atera dituzte. Seinalatu dute "ikerketaren adarra ezinbestekoa" dela EHUrentzat, eta "inbertsio ekonomiko oso handiak" egiten dituela hori dela-eta. "Baina EHUren gaitasun ekonomiko faltaren aurrean, enpresa pribatuek esku hartu eta ikerketaren gaineko erabateko kontrola lortzen dute", salatu du UIBk.

Ikerketa hain "garrantzitsua" izan arren, unibertsitatean "lan-baldintza okerrenetarikoenak dituen sektore bat" ikerlariena dela nabarmendu du. "Kontratuen etenaldiekin (bajak) arazoak" izaten dituztela, "doako irakaskuntza klaseak" eskaini behar dituztela, "kongresuetara edo praktikaldietara joateko eta publikatzeko gastu ekonomikoei" aurre egin behar dietela edota "osasun mentaleko arazo nabarmenak" jasaten dituztela nabarmendu dute ikerlariek. Hala, antolatzera eta hurrengo hitzorduetara batzera dei egin du berriz UIBk.


IKERLARIEN PROGRAMA/PROGRAMA DE LOS INVESTIGADORE/AS pic.twitter.com/bjoGSI4HtD

— Unibertsitateko Indar Batasuna (@UIBnazionala) November 16, 2022
Etxebizitza Sindikatuak jarri dituzte martxan Bilboko eta Tolosaldeko Kontseilu Sozialistek ere
"Langile klasearen babesgabetasunaren aurrean, etxebizitza kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izan dadin borrokatuko dugu", azaldu dute. Bide horretan, etxebizitzaren alorrean "autodefentsa sozialista antolatzeko" asmoz sortu dituzte Etxebizitza Sindikatuak; Iruñean eta Donostian ere hautu bera egin dute Kontseilu Sozialistek.