AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan eguna egin dute Arabako GKSko kideek Legutioko Desjabetuon Hotelean

Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik, hilabeteroko formakuntza mintegia zein auzolana izan ziren atzo Legutioko Desjabetuon Hotelean. Bertan egingo dute Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea apirilean, eta atzo, martxan jartzeko "bultzada nabarmena" eman zioten guneari Arabako GKSko kideek.

Atzo, hilak 25, egun osoko jarduna izan zuten Arabako Gazte Koordinadora Sozialistako kideek Legution (Araba). Goizean goiz elkartu ziren dozenaka lagun, GKSk kideen formakuntzan sakontzeko antolatzen dituen mintegietanparte hartzeko. Militanteak "tresna teorikoz hornitzera" bideratutako mintegien laugarren saioa izan zen atzokoa. Antolatzaileek adierazi dutenez, "militantzia sozialistari aurkezten zaizkion erronkei aurre egiteko ezinbesteko elementua da formakuntza politikoa eta, Araban ere, norabide horretan trebatzeko espazioak sortzeko ari gara lanean".

Behin mintegia amaituta, bazkaltzeko aukera izan zuten bertaratutako gazteek, arratsaldeko lan egunerako indarrak hartzeko. Bazkalostean, Legution abenduan birjabetutako Desjabetuon Hotelean lanean jardun zuten. "Militantzia politikoa aurrera eramateko espazioak egokitzera bidean, lan egunak tresna garrantzitsua" direla adierazi dute GKSko kideek; "esfortzu militantea biltzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen digute, denbora laburrean aurrerapen handiak erdiestera bidean". Era berean, lan teknikoetan trebatzeko aukera ere izan zuten atzo.

Lanen jarraipena, Gazte Sozialisten Topagunera bidean

Desjabetuon Hotelean lan egun ugari izan dira azken hilabetean, baina atzokoa izan zen GKSk herrialdean antolatutako lehena. Martxan jartzeko "bultzada nabarmena" eman zioten atzo guneari; izan ere, datozen aste eta hilabeteetan ekimen garrantzitsuak hartuko ditu Desjabetuon Hotelak, besteak beste, San Blas jaietako (otsailak 1) egitaraua, eta batez ere, Euskal Herriko Gazte SozialistenTopagunea. Topaguneari begira daude dagoeneko Desjabetuon Hoteleko kideak, "proiektua egonkortzeko ezinbesteko ekimena" izango dela iritzita.

Urteko lehenengo formakuntza mintegia egin du asteburuan GKSk
Ehunka gazte bildu dituzte GKSk antolatutako formakuntza mintegiek, laugarrenez. 2020. urteko aurreneko saioa izan da, eta aurrekoetan bezela, "gazte langileon praktika politikorako tresnak eskuratzeko eta formakuntza teorikoan sakontzeko" helburuak izan ditu oinarri koordinadorak.