AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-erregulazio bidez kaleratutako langileen gehiengoak ezingo du langabezia maiatzera arte kobratu

Aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean dauden langile gehienek ezingo dute langabezia prestazioa jaso maiatzera arte, "izapideek eskatzen duten denbora luzea" dela-eta. Hego Euskal Herrian, 151.745 langileren kontratuak eten dituzte erregulazio dosierren bidez.

Aldi baterako lan-erregulazio txostenen bidez kaleratutako langileek maiatzean jasoko dute langabezia prestazioa, izapidetzeko prozesu luzea dela-eta. Izan ere, kaleratzeen ostean egin beharreko izapideak ugariak dira; lehendabizi, "ezinbesteko" dosierrak bost egunean onartu behar ditu Lan Agintaritzak, eta, ondoren, langabezia prestazioaren eskaera egin eta kudeatu behar da SEPEren aurrean (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa).

Azken asteotan, hainbat enpresek aldi baterako lan-erregulazio txosten bidez erantzun diote krisialdi honi, eta horrekin batera, kanporatutako langileei zor zaien dirua ordaintzeko izapideak hasi dituzte. Martxoko nominan langabezia saria atxikitzeko, beharrezkoa zen hilaren 31 baino lehen eskaera egitea, eta horrenbestez, ia ez zen denborarik egon erregulazio txostenak SEPEri jakinarazi ahal izateko. Horregatik, apirilaren jaso beharrean, langile gehienek maiatzaren 10era arte itxaron beharko dute kobratzeko.

Egoeraren aurrean, Espainiako Gobernuak neurri bakarra jarri du mahai gainean: soldaten ordainketa maiatzaren 2ra aurreratzea, bitartean, langile askori dagokien diru-iturria ia bi hilabetez atzeratuz.

Txetxu Urteaga euskal deportatu politikoa Venezuelan hil da
Minbiziak jota zendu da azkoitiarra; 42 urte zeramatzan erbestean, eta 36 urte deportatuta.