AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-heriotza Abartzuzan: langile bat harrapatu du kamioi batek

Aurten, gutxienez 67 lan-heriotza izan dira jada Euskal Herrian.

Atzo goizean, lan-istripuz hil zen 49 urteko behargin bat Abartzuzan (Nafarroa). Elikadura-enpresa batetik gertu izan zen istripua, bertako langile bat harrapatu baitzuen kamioi batek 08:00ak aldera, landa-eremu batean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 67 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Iaz, denera, 64 lan-heriotzaren berri eman zuten iturri sindikalek.

Gaur, indarkeria matxistaren aurka kaleak hartzera deitu du Itaiak
Hiru lehentasun markatu ditu indarkeria matxistaren aurkako borrokan: "eraso ororen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzuteko antolakuntza sustatzea", "erasotuak izan diren emakumeek beren bizitzekin aurrera egiteko kalitatezko baldintzak borrokatzea", eta "kultura matxistatik milioika irabazi eskuratzen dituzten industriei eta enpresariei aurre egitea".