AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-heriotzen kontra, protestara deitu du Iruñerriko LASek

Elkarretaratze bat antolatu du abenduaren 30erako: Sarasate pasealekuan izango da, 19:00etan.

Amaitzen ari da urtea, eta Iruñerriko (Nafarroa) Laneko Autodefentsa Sareak salatu duenez, gutxienez hemeretzi lan-heriotza izan dira aurten Nafarroan. Iturri sindikalen arabera, Hego Euskal Herrian, 64 dira soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak. Hala, lan-heriotzen kontra eta erailketa horien erantzuleak seinalatzeko, kontzentrazio bat egingo du LASek hurrengo astelehenean. 19:00etan hasiko da protesta Sarasate pasealekuan, diputazio aurrean.

Iruñerriko LASek aurreko astean argitaratu zuen ohar bat, lan-heriotzak hizpidetzat hartuta. "Heriotza horiek ez dira gertatzen istripu 'zorigaiztoko' edo 'giza-akats' soilengatik. Heriotza horiek erantzuleak dituzte", seinalatu zuen: "Gobernuak, patronalak eta sindikatu nagusiek bat egiten dute irabazi kapitalista gure kontura bermatzeko". Hain justu, "etekin kapitalisten kontra eta gure ongizatearen alde" gaitzetsi zituen soldatapeko laneko istripuak eta heriotzak, ohartarazita sistema kapitalista dela "lan-prekaritatearen oinarria".

Urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistearen alde mobilizatuko dira Iruñean
Elkarte memorialistek traiziotzat jo dute PSN, EH Bildu eta Geroa Baik egindako ituna, monumentu frankista ez botatzeko.