AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan Ikuskaritzak langileek segurtasun bermerik gabe lanean segitzea baimendu du

Covid-19 birusak sortutako krisiaren testuinguruan, salatu dute Lan Ikuskaritzak ez duela enpresa bat bera ere gelditu. Kasu askotan, gainera, ez du beharrezko segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatu.

Bizi dugun krisialdia hasi zenetik, Lan Ikuskaritzak ez du enpresa bakar bat ere gelditu. Hala, enpresa ugarik jardunarekin jarraitzea baimendu du, maiz, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak betetzen direla ziurtatu gabe, sindikatuek salatu dutenez.

Pixkanaka enpresa handiek langileak haien lanpostuetara itzularazten dituzten bitartean, Nafarroan, esaterako, sindikatuek azaldu dute Nafarroako Gobernua eta Lan Ikuskaritza ez direla enpresak bisitatzen eta aztertzen ari, eta beraz, ez zaiela isunik ezarri edo gelditzeko agindurik eman.

Jarduera ekonomikoaren berrekite progresiboaren testuinguruan, anitzak dira enpresetatik langileen aurka aurrera eramandako ofentsibak. Atzo bertan, apirilak 22, Laudioko (Araba) Aiala Vidrio enpresak langile guztiak lanera joatera behartzeko erabakia hartu zuen, nahiz eta langile batzordearekin lanean ibiliko ziren beharginen kopurua %40 txikitzea adostu zuen aurretik.

Maskara akastunak erabiliz, Osakidetzan gutxienez 64 osasun-langile gaixotu direla salatu dute
Osakidetzan 2.274 langileri egin diete Covid-19a atzemateko testa, eta gutxienez 64 dira kutsatuak. Jakinarazi dute ez zirela egokiak langileek erabilitako maskarak, eta antza, horren ondorioz gaixotu dira. Nafarroako osasun-langileen esku artean ere egon dira maskara akastunak, eta gutxienez bost egunez aritu dira horiekin lanean, zuzendaritzak desegokiak zirela jakin arren.