AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripu batean hil dira laborari bat eta haur bat, Aiherran

Traktore batera igota ari ziren inausketa-lanetan, baina irauli egin zen ibilgailua. 63 urte zituen laborariak, eta 12 berekin zegoen mutikoak.

Lan-istripu hilgarri bat izan zen atzo eguerdian Aiherran (Nafarroa Beherea). Belardi batean ari zen lanean 63 urteko laborari bat, 12 urteko haur bat berekin zegoela: inausketa-lanak egiten ari zen, traktore batera igota. Itxura denez, malda handiko zelai batean ibili ziren, eta, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, irauli egin zen langilea gidatzen ari zen traktorea.

Jasandako kolpearen ondorioz, badirudi kabinatik airean atera zirela ibilgailuan zihoazen bi lagunak. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu zirenerako, hilik zeuden biak.

Azken heriotza hori kontuan izan gabe, iturri sindikalen arabera, 32 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian 2024. urtea hasi zenetik.

Gaztetxearen aldeko kale-bueltei ekin diete Zestoan
Atzo egin zuten lehenengo bira, eta gaur eta bihar ere izango dira. Ostiral honetarako dago aginduta Zestoako Gaztetxearen desalojoa, eta hura defendatzera deitu du bertako Gazte Asanbladak.