AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripua izan du Iruñeko igeltsero batek

Iruñeko Alde Zaharrean jazo zen ezbeharra ostegunean: langile bat altueratik erori zen, lanean ari zela.

Iruñeko (Nafarroa) Maiatzaren Bia kalean ari zen lanean 33 urteko igeltseroa, etxe batean. Azaldu dutenez, lehen pisutik jausi zen joan den ostegunean, ekainaren 27an. Abisua jasotzean, anbulantzia bertaratu zen Alde Zaharrera, eta gizona artatu zuten.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera lekualdatu zuten, eta hanketako bat hautsita duela ematen du, nahiz eta ez duten pronostikoaren berri eman.


EAEko kartzeletan preso politikoak jasaten ari diren oinarrizko eskubideen urraketak salatu dituzte
"Presoen eta haien gertukoen jardun politikoa zigortzeko eta antolakuntza politikoa saihesteko helburuz, salbuespenezko trataera bat aplikatzen ari zaie", presoen senideek eta lagunek azaldu dutenez. Bisitak debekatzen ari dira agintaritzak, presoen edo haiek bisitatzeko eskaerak egiten ari diren pertsonen ideologia eta militantzia politikoa direla-eta. Arrazoi berberengatik, espetxeetako kirol- eta kultur-ekitaldietan parte hartu ahal izatea ukatzen ari dira hainbat presori, kulturgileri eta kirolariri.