AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripua izan du kamioilari batek Olaguen

Errepidetik atera da kamioia, eta irauli egin da errepidearen bazterrean. Goizeko 08:50ean jazo da istripua.

N-121-A errepidean, Olague (Nafarroa) inguruan, lan-istripu bat izan du kamioilari batek: errepidetik atera da behargina gidatzen ari zen kamioia. Goizeko 08:50ean irauli da porlanez betetako ibilgailua, eta zauritu egin da langilea. Suhiltzaileak bertaratu dira behargina artatzeko, eta moztu egin behar izan dute errepidea.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 33 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, iturri sindikalen arabera.

Ticket Bai sistema ezarri nahi dute txosnetan foru aldundiek
Arabako Foru Aldundiak berretsi du Ticket Bai erabili beharko dela txosnetan, Gasteizko salaketaren ostean: "Legea betetzea ez da borondate kontua". Sistema aplikatzeko "elkarlana" eskatu du diputazioak, baina mehatxuak egiten ari da jada: Oionen, 20.000 euroko zigor batekin mehatxatu ditu txosnen antolatzaileak. Bizkaian 2026ra arte atzeratu zuten Ticket Baien aplikazioa.