AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripua izan dute bi langilek Donostian, AHTaren lanetan

Martuteneko Okendotegi zubia eraisteko lanetan izan zuten istripua bi langileek, larunbat goizean. Behera erori zen zubia, eta zauritu egin ziren.

Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan, Donostia (Gipuzkoa) inguruan, bi langile zauritu ziren larunbat goizean. Hain zuzen, Martutenen izan zen lan-istripua, beharginak Okendotegi zubia eraisten ari zirenean. Zubia erortzearekin bateria egin zuten irrist bi langileek, sare sozialetan zabaldu duten bideo batean ikusi daitekeen modura. Iturri ofizialek oraindik ez dute informazio zehatzik eman baina, antza denez, ez ziren larriki zauritu bi langileak.

Soldatapeko lanarekin lotuta, gutxienez 24 dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian erailak izan diren langileak. Maiatzaren 13an izan zen argitara atera den azken lan-heriotza, Basaurin (Bizkaia), behargin bat teilatutik erori zenean.

Ekainean bederatzi egunez egingo dute greba Petronorreko langileek, lan-erregulazioko espedientearen aurka
Maiatz hasieran sartu zen indarrean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, baina abuztura arte atzeratu dute bi unitatetan. Muskizko findegiko langileen herenari eragingo die neurriak, eta salatu dutenez, beste langile batzuei esleitu dizkiete enplegu-erregulazioan sartu dituzten beharginen lanak.