AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripuz hil da 78 urteko behargin bat, Fiteron

Fiteroko Nekazaritza Kooperatiban bildutako mahatsak husten ari zen langilea, eta jausi egin zen. Aurten, gutxienez 38 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo, asteazkenean, 78 urteko langile batek galdu zuen bizia Fiteron (Nafarroa). Nekazaritza Kooperatiban izan zuen lan-istripua, eguerdian: mahats batzuk eraman zituen, eta atoia nola husten zen ari zen begiratzen. Mahats guztiak erori ez zirenez, pala bat hartu eta atoia kolpatu zuen denak eror zitezen, baina oreka galdu eta bera jausi zen. Modu horretan zendu zen gizona.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, 38 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Zazpi urte beranduago, 'Leioako 5ak aske' aldarrikatu dute Leioako campusean
Datorren astean epaituko dituzte bost ikasle ohi, 2016an ikasle mugimenduaren kontrako errepresioa salatzeko protesta batean parte hartzeagatik, Leioako campusean. Bertan elkartu dira gaur ehunka gazte, "ikasle antolatuen aurkako errepresioa" gaitzesteko eta, 'Leioako 5en' kasuan ere EHUren erantzukizuna seinalatzeko. "EHUri 2016an egindako exijentziak geure egiten ditugu, bai eta horiek lortzera begira gure konpromisoa adierazi ere", esan du IAk.