AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripuz hil da laborari bat Usurbilen, traktore bat iraulita

Atzo jazo zen istripua, arratsaldean. Baserri batean lanak egiten ari zen laboraria, eta trenbidera amildu zen.

Usurbilgo (Gipuzkoa) Txiki-Erdi auzo inguruan izan zen lan-istripua, atzo bertan. Laborari bat baserri batean ari zen lanak egiten, baina arratsaldeko 19:30ak aldera, bidetik atera eta irauli egin zen gidatzen ari zen traktorea. Azaldu dutenez, trenbidera erori zen ibilgailua, eta bertan hil zen behargina.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 34 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Sanferminetan Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean lan-istripua izan zuen kale-garbitzailea joan den astelehenean hil zen.

Langile bat zauritu zen atzo Cordovillan

Gainera, 55 urteko beste langile batek lan-istripua izan zuen atzo Cordovillan (Nafarroa). Brikolaje-denda handi batean egiten du lan, eta beso bat harrapatu zuen goizeko 10:00ak aldera.
Suhiltzaileak eta anbulantziako langileak bertaratu ziren emakumea artatzera, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikara lekualdatu behar izan zuten, Iruñera (Nafarroa).
Kontrol-kamera gehiago jarriko dituzte Getxon, festen aitzakiapean
Datozen asteetan izango dira jaiak Algortan, Erromon eta Portu Zaharrean, eta hori hartu dute aitzakiatzat kamera gehiago jartzeko. Teorian, "festetarako sarbideak" kontrolatuko ditu Poliziak.