AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripuz hil da langile bat Arroitzen

Atzo irauli zen 52 urteko behargina gidatzen ari zen traktorea, eta bertan hil zen. Gutxienez 62 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.

Beste lan-heriotza bat izan zen aurreko larunbat arratsaldean Euskal Herrian. Agoitzen (Nafarroa), irauli egin zen langile bat gidatzen ari zen traktorea, eta ibilgailuak azpian hartu zuen behargina. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu zirenerako, hilik zegoen. 52 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 62 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Bizkaiko agintaritzen tutoretzapean dauden gutxienez hiru adingabek jasan zituzten sexu-erasoak iaz
2012tik 2017ra bitartean, aldundiaren tutoretzapean zeuden gutxienez 31 gazteri egin zieten eraso. Gazte migranteak jopuntuan jartzeko baliatu ditu datuok PPk.