AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripuz hil da Lazaro Galarza iheslari politiko ohia

Mexikon galdu du bizia oderiztarrak; 32 urte egin ditu ihesean, eta Euskal Herrira itzultzekoa zen jada.

Atzo jakinarazi zuten Lazaro Galarza iheslari politiko ohia hil dela Mexikon, lan-istripuz. Garraio-lanetan ari zela hartu zuen azpian zamak, eta bertan zendu zen. 67 urte zituen, eta Oderitzekoa (Nafarroa) zen jatorriz.

Galarza 1994tik bizi zen Mexikon, eta Espainiako Estatuko jazarpen politikotik ihes egiteko joan zen hara. 1990an Guardia Zibilaren Lekunberriko (Nafarroa) kuartelaren aurkako erasoan lagundu izana leporatzen zioten, besteak beste. Behin atxilotu eta kartzelaratu zuten Mexikon, oderiztarra Espainiara zezatela agindu baitzuen Baltasar Garzon epaileak. Dena den, azkenean, estradizio eskaerari uko egin zioten Mexikoko autoritateek; beraz, aske utzi zuten.

Joan den apirilean itzuli zen Euskal Herrira Galarza; Iruñean (Nafarroa) izan zen. Izan ere, bere kontra irekita zeuden auzibide guztiak bertan behera zeudela egiaztatu zuen, eta horregatik zen jada Euskal Herrira itzultzekoa. Hala ere, Mexikora itzuli zen aldi baterako, eta han galdu du bizia azkenean.

Larriki zauritu da langile bat Tafallan, AHT eraikitzeko lanetan
Aldamio batetik erori zen 48 urteko behargina aurreko ostiralean, eta larriki zaurituta eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.