AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripuz hil da Lizarrako kamioilari bat

Astelehenean izan zuen lan-istripua A-1208 autobideko 28,6 kilometroan, Zaragozan. Euskal Herrian, gutxienez 23 lan-heriotza izan dira aurten.

Aste honetan, lan-istripuz hil da Lizarrako (Nafarroa) garraiolari bat. Aiegiko (Nafarroa) Cerio Ensilados enpresarentzat aritzen zen soldatapean, eta astelehenean jasan zuen trafiko-istripu bat A-1208 autobideko 28,6 kilometroan. Antza denez, errepidetik atera zen gidatzen ari zen ibilgailua. Suhiltzaileak bertaratu ziren istripua izan zen tokira, baina hil egin zen 51 urteko langilea.

Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, gutxienez 23 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Hamazazpi euskal preso politiko batu dira Palestinarekin Elkartasunak larunbaterako deitu duen mobilizaziora
Maiatzaren 17an eta 18an baraua egingo dute, gainera, preso horietatik hamarrek. Iruñean izango da Palestinarekin Elkartasuna plataformak larunbaterako antolatu duen manifestazioa, 12:30ean Antoniuttitik hasita.