AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanaldi partzialeko 10.331 kontratutan aurkitu dituzte "irregulartasunak" EAEn

Lan-Ikuskaritzak 5.310 enpresatan topatu du ez datozela bat kontratatutako lanorduak eta beharginek egiaz egindakoak.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lanaldi partzialeko milaka kontratu aztertu omen ditu Lan-Ikuskaritzak, eta "irregulartasunak" topatu ditu 10.331 kasutan. Izan ere, aldeak aurkitu ditu enpresek teorian kontratatutako lanorduen eta langileek benetan egindakoen artean.

Badirudi 5.310 enpresari bidali dizkiela gutunak Lan-Ikuskaritzak, iruzur egin dutelako susmoa jakinarazteko. Hortaz, kontratatutako lanorduen eta beharginek egiaz egindakoen arteko aldeak zehazteko eskatu die enpresaburuei, nabarmenduta ez datozela bat Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari aitortutako partzialtasun-koefizientea eta benetako egoera. Horrek aldeak eta desorekak sortu ditu, besteak beste, kotizazioari dagokionez, eta hori likidazio osagarriak sartuta konpon dezatela eskatu diete ikuskariek enpresariei.

EAEko enpresen %9,3tan atzeman dituzte kontratu partzialei lotutako arau-hausteak, eta horiei guztiei eman die bere susmoen berri Lan-Ikuskaritzak. Bizkaian 2.833 enpresa seinalatu ditu, 5.956 kontratu zalantzagarrirengatik. Gipuzkoan 1.608 konpainia daude jomugan, 2.593 kontraturi buruzko susmoengatik. Araban, berriz, 869 enpresarekin jarri dira harremanetan, 2.593 kontratutako irregulartasunak direla-eta.

Europa ekialdean soka tenkatzen ari da Mendebaldea
AEBek irismen handiko misilak botatzea baimendu ostean, Ukrainak Errusiari eraso dio ATACMS armekin. Errusiak dio erantzun egingo duela, Mendebaldeak gerra fase berri batean sartu duela ulertuta: arma nuklearrak erabili ahal izateko dekretu bat igorri du. Europako hainbat Kanpo ministrok idatzi bat egin dute, Errusiaren kontrako jarrera indartuz eta gastu militarra areagotzearen alde eginez.