AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanbidek indarkeria matxista jasan duen emakume bati dirulaguntzak ukatu dizkiola salatu dute

Argitan zentroak eta Berri Otxoak plataformak Arartekoarengana jo dute, Lanbidek dirulaguntzak ukatu dizkiolako indarkeria matxista jasan duen emakume bati.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza ekonomikoak ukatu dizkio indarkeria matxista jasan duen Barakaldoko (Bizkaia) emakume bati. 14 eta 6 urteko bi haur ditu. Argitan zentroko bozeramaileak adierazi duenez, dirulaguntzak jasotzeko, bi urte jarraituz erroldatua egotea eskatu dio Lanbidek emakumeari, baina hark ezin du baldintza hori bete. Izan ere, bikote ohiak errolda ezgaitu zuen, bere baimenik gabe.

Bestalde, Argitaneko bozeramaileak gehitu duenez, Lanbidek ez du adingabeen babesaren inguruko 2015. urteko Lege Organikoa bete. Lege horren arabera, "adingabeen interesa" lehenetsi behar da beste edozein irizpideren gainetik; eta oraingoan, "erroldatze irizpidea" gainjarri diote.


Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek 150 egun baino gehiago daramatzate greban
Bost hilabete daramatzate greba mugagabean Tabakalerako Ubik liburutegian bitartekari lana egiten duten langileek, jasaten dituzten lan-baldintzen aurka. Liburutegia Sedena enpresak dauka azpikontratazioan; izan ere, azken horrek aurkeztu zuen aurrekonturik merkeena kudeaketarako esleipen leihaketan. Tabakalerako Administrazio Kontseiluak Sedenaren proiektua hautatu eta bitartekaritzako langileak hiru urtez aritu dira "lan-baldintza onartezinetan" lanean. Duela bost hilabete langileek greba mugagabea abiatu zuten, lizitazio berria eta lan hitzarmena eskatzeko.