AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanean ari ez zen ertzain batek hainbat lankideri eraso die Bilbon

Borroka batean parte hartu ostean, identifikatzeari uko egin zion poliziak, eta Ertzaintzako bere kideei eraso zien. Atxilo eraman zuten.

Igande goizaldean, lanean ari ez zen ertzain bat atxilotu zuten bere lankideek Bilbon (Bizkaia), Uribarri auzoan. Borroka bat zela-eta jaso zuen abisua Ertzaintzak 02:00ak aldera, eta hainbat agente bertaratu ziren. Borrokan parte hartu zuten pertsona guztiei eskatu zieten identifika zitezela, baina bakar batek egin zion uko horri: lanorduetan ez zegoen ertzain batek. Badirudi modu fisikoan egin ziela kontra Poliziako bere kideei, eta eraso egin ziela.

Ertzainek atxilotu egin zuten euren lankidea, desobedientzia, erresistentzia larria eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Epailearen aurretik igaro ostean utzi zuten aske, handik ordu gutxira.

Zamudion, 57 langile kaleratu ditu Vocento taldeak
'El Correo' nahiz 'Diario Vasco' egunkarien inprimatzea deslokalizatu du enpresa-taldeak, eta plantillak 66 egun daramatza greba mugagabean.