AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laneko Autodefentsa Sareak sortu dituzte Bidasoan, Urola Kostan, Urola Erdian eta Gasteizen ere

Lan-arloan autodefentsa sozialista antolatzeko asmoz jarri dituzte martxan Laneko Autodefentsa Sareak, eta datozen egunetan egingo dituzte aurkezpen saioak Irunen, Zarautzen, Zumaian, Azpeitian eta Gasteizen.

Gero eta gehiago dira tokian tokiko Kontseilu Sozialistak sortzen ari diren Laneko Autodefentsa Sareak. Azken egunetan Bidasoan, Urola Kostan, Urola Erdian eta Gasteizen (Araba) eman dute Laneko Autodefentsa Sareen sorreraren berri, eta antolaketa-espazio berri horiek jendaurrean aurkezteko hainbat saio prestatu dituzte lekuan leku. Abenduaren 15ean eta 16an aurkeztuko dute Urola Kostako Laneko Autodefentsa Sarea, Zumaian (Gipuzkoa) eta Zarautzen (Gipuzkoa), hurrenez hurren. Hilaren 16an izango da Gasteizko Laneko Autodefentsa Sarearen aurkezpena ere, eta 17an Urola Erdiko Laneko Autodefentsa Sarearena, Azpeitian (Gipuzkoa). Bidasokoa, berriz, abenduaren 23an aurkeztuko dute, Irunen (Gipuzkoa).

Gasteizko Kontseilu Sozialistak azaldu duen modura, "burgesiaren ofentsibaren ondorioak" begi bistakoak dira lan-arloan ere. Horren adibide modura aipatu ditu "soldataren jaitsiera, egiturazko langabezia, kontraturik gabeko lanak, ordaindu gabeko lanorduak, lan-jazarpena, kaleratzeak eta abar". "Inpunitate osoz jarduten dute enpresari handiek zein txikiek. Babes gutxien duten langileen eskubideak etengabe urratzen dituzte", seinalatu dute Gasteizko kideek. "Langileok beharturik gaude lan-baldintza miserableetan lan egitera, nagusiek inpunitate osoz jarduten duten bitartean", esan dute Bidasoko Kontseilu Sozialistako kideek.

"Egoera horren aurrean erantzun beharra dago, eta langileon defentsa antolatu", aldarrikatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. "Lan-eremuan autodefentsarako tresnak garatzen joateko" beharrari egin diote azpimarra, beharginentzat "hobekuntzak lortzeko eta antolakuntza gaitasunak indartzeko". Horri lotuta gaineratu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak funtsezkoa dela "nagusien inpunitatearekin amaitzeko langileriaren defentsa eraginkorra bermatuko duten instituzio independenteak sortzea, Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde indarrak metatuz". "Izan ere, soilik hori baita guztiok kalitatezko lan-baldintza berdinak izateko berme bakarra", gaineratu du.

Iruñeko bizilagun bat etxegabetua izateko arriskuan dagoela salatu du Etxebizitza Sindikatuak
Pisuaren legezko jabeak nahiz azpierrentatzaileak bota nahi dute etxetik bizilaguna. "Hiriguneetako auzoen turistifikazioarekin eta horren ondorioz jazotzen den etxebizitzen prezioaren zein zonaldeko bestelako zerbitzuen garestitzearekin, gure bizitokietatik eta auzoetatik kanporatuak gara", adierazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak. "Etxegabetze bakoitza aldi berean langile klase guztiari egiten zaion eraso eta abisu bat da", dio. Berriki jarri du martxan Etxebizitza Sindikatua Iruñerriko Kontseilu Sozialistak.