AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanera bidean zihoala hil da langile bat Azkoienen

Atzo izan zuen istripua langileak, motorrean; Alesbesen egiten zuen lan. Aurten bost behargin hil dira lanera bidean.

Alesbesera (Nafarroa) lanera zihoan langile bat hil zen atzo, irailaren 6an, Azkoienen (Nafarroa). Motor bat ari zen gidatzen behargina, eta 07:50ak aldera egin zuten talka berak eta auto bat gidatzen ari zen pertsona batek. Bertan hil zen motorrean zihoan langilea; 37 urte zituen eta errioxarra zen, antza.

Zenbait iturri sindikalen arabera, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian. Erailak izan diren langileetatik bostek, hain justu, lanera bidean galdu dute bizia.

Langile bat eraila Berriobeitin, pala kargatzaile batek harrapatuta
Joan den larunbatean hil zen Berriobeitiko (Nafarroa) Medenasa enpresako garabilari bat. Ibilgailutik atera zenean hartu zuen azpian pala kargatzaile batek.